Prezioak %2,3 igo dira Euskal Herrian iaztik

Tiempo de lectura aproximado: < 1 minuto

Gehien Nafarroan igo da KPIa azaroan, %0,9ko igoerarekin, eta gutxien Gipuzkoan, %0,2koarekin. Arropa eta oinetakoen garestitzeak eragin du gehienbat igoera.
Bai urritik eta bai iaztik, prezioak igo egin dira Hego Euskal Herrian. INE Espainiako Estatistika Erakundearen arabera, salneurriak %0,5 garestitu ziren urritik azarora bitartean, arropa eta oinetakoen prezioen eraginez gehienbat.

Iazko azarotik, berriz, %2,3. Urtebetean igoeraerik handiena izan duten produktuak elektrizitatea eta gasa nahiz ibilgailuekin lotutako materialak izan dira. %10 inguru garestitu dira.

Lurraldeka gehien Nafarroan igo da KPIa, prezioen indizeak %0,9ko igoera izan baitu. Gipuzkoan, berriz, igoera oso txikia izan da, %0,2 igo baita. Araban eta Bizkaian, hurrenez hurren, %0,6 eta %0,5 igo dira prezioak.

LSB-USO
Siguenos en: