2.015 EKO, MAIATZAREN LEHENA – ERREGENERAZIO DEMOKRATIKOA, LANA ETA JUSTIZIA SOZIALAREN ALDE

Tiempo de lectura aproximado: 3 minutos

Maiatzaren 1a hau LSB-USOk ospatzen du, langileen gehiengo soziala batzen duten Nazioarteko Konfederazio Sindikalaren (CSI) eta Europako Sindikatuen Konfederazioaren (CES) kide izanik, balentria eta planetako langileen bizi hobekuntza etengabea, lana, batasuna eta solidaritatDestinatariotuen ikusmolde sindikaletik.

Langile Sindikal Batasuneko militanteak aldarrikapen, jai eta solidaritateko ospakizun egun honetan gogoratzen ditugu giza Lanaren berezko balioak eta bere gaurkotze eta garapena, uste baitugu, gizarte aldaketarako gure konpromezuan, posible dela iragana eta oraina baino hobea den garai bat gaur eta hurrengo belaunaldientzat.

Horretarako presakoa eta beharrezkoa da politika ekonomikoen paradigma berri bat eratu eta aplikatzea, gizarteko beharrei erantzuteko gai dena eta porrot egin duen austeritate eredua ordezkatu eta kontrajarriko duena, europear hiritarrei eta bereziki gure herrian hondamen demokratiko, sozial, ekonomiko, laboral eta gizatarra besterik eragin ez duena.

2015a gure herriko eremu politikoan bereziki hauteskunde urtea izanik, udal eta autonomia erkideetarako hauteskundeak eta hauteskunde orokorrak izango baitira, beharrezkoa da ikuspuntu berritik aldaketak sortzea erregenerazio demokratikorako. Besteen artean, hauteskunde programak hautesleekin benetako konpromisoa izatea lortu behar da, ustelkeria baztertzea oinarritzat hartu eta azken urteotan kapitalari men egin dion politika hankaz gora jarri, ordezkaritza politika gaidun batek ordezkatuaraziz, ekonomia, merkatuak eta botere finantzarioak lotu ahal izateko, hauek gutxientzat beharrean interes orokorrari eta ondasun komunaren zerbitzura jarriz.

Erregenerazio demokratikoa eremu sindikalean ere gauzatu behar dugu, araudien perbertsioak borrokatuz, bere ondorioa izan baita, ordezkaritza eredu bisindikal bat, monopolarra eta kaltegarria, hori dena aldatu eta demokratizatzeko beharra duen eredu sindikal berria. Horretarako, Sindikatu Askatasunerako Lege Organikoa aldatzea premiazkoa da, baita hauteskunde sindikalen araudia ere, erakunde guztiak gai izan daitezen hauteskunde sindikalak antolatzeko, eta orohar araudi berri baten beharra dugu sindikatu konfederalak baztertuak izan ez daitezen nazionalisten alde eta aukera sindikal librea ito ez dadin.

Halaber, LSB-USOtik eskatzen ditugun politikak epizentroan jarri behar ditu enplegu osoa, egonkorra eta zuzenbidezkoa, lan erreformak bereziki kaltetu dituen lan eskubide indibidual eta kolektiboak berreskuratzeko. Aldi berean, lan errentak berreskuratu behar dira ere, soldata, IPREM eta SMIren igoera nahiko eta esanguratsuak ezarriz eta gizarte prestazioak eta Gutxiengo Gizarte Errenta zehaztuz, bizitza duin bat bermatzeko eta gizarte bazterketa ekiditzeko.

Politika horien lehentasuna izan behar du eredu ekonomiko berria eratzea, sostengarri, banatzaile, soziala eta denontzat berdintasunezkoa, krisia atzean utzi eta Lan duina itzuli eta sustatuko dituena, enplegua berreskuratu eta defendatuz, baita ere, gizarte babeserako sistema publikoa, lan eta soldata baldintzak, zerbitzu publiko eta esentzialak, erretiro eta pentsio publikoen sistema, ingurumenaren zaintza eta babesa; azken finean, lehentasuna izan behar du ongizate estatuaren eta hiritarren bizitza eta lanaren defentsa.

Eta sindikatu europazale eta internazionalista bezala, LSB-USOk aldarrikatzen du Lanaren eta Justizia Sozialaren ikusmolde demokratiko berri bat, eskatuz amai ditezela eraso ultraliberak pobrezia eta gizarte desberdinasuna ekarri dituztenak, izan ere, etekin ekonomikoa jartzen dute gainetik, moralaren eta giza duintasunari zor zaienaren gainetik, hau da, enpleguari, lan eta soldata baldintzari, arau demokratikoei, askatasun eta giza eskubideei zor zaienaren gainetik, bi hitzetan betiko eskutan ez uzteko baizik eta alderantziz, hiritarren zerbitzura, onura eta zoriontasunerako.

Europear eremuan eskatzen dugu bahingoz benetako Inbertsio Plan bat ezartzea, CESek proposatu eta zehaztutakoa, hazkunde ekonomikorako eta kalitatezko enplegua sortzeko, Itun Sozial berri bat interes kontrajarriak batera jartzeko elkarrizketaren eta akordio sozialaren bidez; eta eskatzen dugu, baita ere, amaitzea UEk negoziatzen ari den Merkataritza Askeko Itun ilun eta pozoingarriak, estandar sozial eta laboralak murrizten baitituzte, mehatxuak direlako demokraziarentzako eta saiakera bat delako enpresa haundien interesak, ingurumen babesaren eta hiritarren eskubideen gainetik jartzeko.

Aldarrikatzen dugu baita ere, CSIkin batera, OITren itunak garatzea eta betetzea, besteak beste enplegatzaileak erasotutako grebaren eskubidea defendatzeko, 2015etik aurrera Milurteko Garapenerako Helburuak betetzea planetako pobrezia eta gizarte desberdintasunari dagokienez, justizia fiskalaren ekimen globalak ere betetzea, sahieste fiskala, paradisu fiskalak eta zerga zigorgabetasuna ekiditzeko, Europan bakarrik urtean bilioi euroko dirusarrera galtzen baitugu. Behar dugu era berean, Transakzio Finantziariei buruzko

Zerga ezartzea dirubilketa egiteko tresna gisa, espekulazioaren kontra egiteko eta hiritarrentzako zerbitzu publiko esentzialak finantzatzeko iturri gisa.

Maiatzaren 1a LSB-USOrentzat sindikalgintzaren data deigarria da, batipat gure borondate eta nahi kolektiboa sendotzeko, lan bat eta bizi duina izateko eskubideak defendatzeko, planetako leku guztietan unibertsal bihur daitezen. Horregatik, USO eta SOTERMUN GKE bezela, Lanaren Jaia denez, gure gogoa anaiarte eta solidaritate unibertsala egitea da gauza konkretutik hasita, pobre eta gehiago sufritzen duten gure kideen beharrak asetzen lagunduz eta horregatik era berean eskatzen dizugu zure laguntza Etengabeko Solidaritate Kanpainari ekarpena eginez, eta horretarako aurretik horren berri nahi izanez gero gure egoitzetan edo orrialde digitaletan aurkitu dezakezu. Zurekin beste sindikalismo bat posible da.

LSB-USO
Siguenos en: