Langileen heren batek soilik dute lan hitzarmen berritua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Enplegatutakoen kostua %0,7 jaitsi da urteko hirugarren hiruhilekoan

Tiempo de lectura aproximado: < 1 minuto

Azaroan enpresako hamalau itun sinatu dituzte, eta horri esker beren lan baldintzak eguneratzea lortu dute 1.343 langilek. Sektoreko hitzarmen bakar bat ere ez da lortu, baina Lan Harremanen Kontseiluak espero du aurki egoera aldatzea, merkataritzako akordio markoa sinatu izanak gauzak erraztu ditzakeelako.

Akordio horrek lehentasuna ematen die lurraldeetako hitzarmenei beste guztien gainetik.
Negoziazio kolektiboa oso motel doa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 99.161 langile utzi ditu hitzarmenen babesik gabe (%18,1). Beste 260.727 langileren hitzarmena berritzeko dago. Negoziazio kolektiboaren moteltasuna erakusten du 2015eko urtarrilaz gerozitk ez direla 50.000ra iristen multzo hori utzi duten langileak (308.514 ziren urte hasieran). Hortaz, hitzarmen berritua dutenak 189.381 ziren azaroaren 30ean, hitzarmenen bidez lan baldintzak arautzen dituzten langileen %34,4 baino ez.

LHKren hileroko txostenak dio soldata igoera apalak ari direla hitzartzen. Indarrean dauden itunetan %0,64ko igoerak finkatu dituzte. Espainiako batez besteko igoeratik (%0,75) behera dago kopuru hori. Azken horietan, hori bai, lanaldia luzeagoa da: 1.759 Espainian eta 1.674 ordu EAEn sinatutakoetan.

Lan gatazkei dagokionez, LHKren datuek diote azaroan 23 greba izan direla Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 142 orain arteko 11 hilabeteetan. Iaz baino %30 gutxiago dira, eta %32,3 jaitsi da huelga horietan parte hartutakoen kopurua (8.780 langile).

Handitu egin dira, berriz, lan istripuak. 28.581 lagunek hartu dute gaixo baimena lanarekin zerikusia zuen istripu batengatik, iaz baino %7,6 gehiago. Gehien-gehienak ezbehar arinak izan dira, baina 139 istripu larrietan 27 langile hil dira.

LSB-USO
Siguenos en: