2.016 Maiatzak 1: “Zure eguna, zure eskubideak”

Tiempo de lectura aproximado: < 1 minuto

Maiatzaren Lehena dudarik gabe “zure eguna” da, ospatu ezazu. “Zure eskubideen” eguna da. Langile guztiak omentzeko egun izendatua nazioartean, eta aldi berean lorpen laboral eta sozialak ospatzeko ere. “Era berean, aldarrikapen-borrokaren egun paregabea, gure etorkizunerako eta belaunaldi berrientzako lortutako hobekuntzak sendotu eta ugaritzeko eguna.” adierazi du MariBel Muñozek , LSB-USO Idazkari Nagusia.

Gainera, LSB-USO osatzen dugun langileok, Lanari atxikitako baloreak ospatu nahi ditugu, hala nola: solidaritatea eta anaitasuna, nazioarteko mugimendu sindikalaren batasuna, bizitza eta lan baldintzak etengabe hobetzea, errebindikazioaren indarra, gizakiari zor zaion duintasuna.

Honekin guztiarekin, Maiatzaren Lehena ospatzeko antolatu diren ekitaldietan parte hartzea eskatzen die USOk langileei, zure eskubide laboral eta sozialak balorean jartzeko, baita, nazioarteko solidaritatea, Lanaren balorea, giza duintasuna eta justizia soziala ere.

PARTE HARTU! ZURE EGUNA, ZURE ESKUBIDEAK!

11:30etan : Manifestazioa Gran Vía, 65 -–Renault- (Bilbon).

13:30etan: “Jardines de Albia” manifestazioaren amaiera.

14:00etan: Maiatzak 1-eko Bazkaria “Hotel Holiday Inn”(Bilbao)

LSB-USO
Siguenos en: