LAN-BILAKETA ERRAZTEKO: Bilboko udalak Gaztetalent programa jarriko du martxan

Bilbao Gazteak Sortzen estrategiarekin jarraituz, Bilboko Udalak Gaztetalent izeneko programa esperimentala jarriko du abian urrian. Horren helburua gazte tituludunei euren ahalmenak, gaitasunak eta talentua identifikatzen laguntzea da; hala, horiek egungo lan-merkatuko eskari nahiz beharrizanetara egokitu ahal izango dituzte eta lan-bilaketa erraztu, hori baita gobernu-taldearen lehentasunezko helburuetako bat.

BILBO. Bilbao Ekintza udal-sozietatearen Enplegu eta Talentu Arloaren bitartez, metodologia berritzaileak dituzten hainbat diziplinatako adituek gazteei erakutsiko diete curriculum vitaea nola egin formatu tradizionala utziz; horrez gain, parte-hartzaile bakoitzaren talentua, indarrak nahiz gaitasunak identifikatzen eta sendotzen lagunduko dute.

Programaren helburu nagusia pertsona bakoitzaren gaitasunak, ahalmenak, esperientzia, ezagutzak eta “talentua” oro har nabarmentzea da. Hala, alde batetik, beren talentua lan-merkatura ahalik hoberen egokituko dute eta, bestetik, parte-hartzaile bakoitzak lan ona aurkitzeko duen malgutasuna zein gaitasuna jarriko du praktikan.

Programa 8 saiokoa izango da, eta urriaren 10ean, 19an eta 24an eta azaroaren 2an, 7an, 14an, 21ean eta 30ean gauzatuko da. Saio bakoitza hiru ordukoa izango da eta 10:30etik 13:30era egingo da, Bilboko Zabalguneko instalazioetan.

Besteak beste, honako metodologia hauek erabiliko dira: Lego “Serious Play”, Belbin, Visual Thinking, Design Thinking, prestakuntza esperimentala (Kolb), storytelling, taldeko coaching sistemikoa, psikologia positiboko esku-hartzeak, etab.

Amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak bere gaitasun eta indarrei buruzko txosten pertsonalizatua jasoko du, baita ekintza-plan propioa ere.

También le puede interesar:

Cargando…

Alvaro
Siguenos en:

Alvaro

La USO, es el único sindicato independiente con implantación en todas las comunidades autónomas y sectores profesionales. Nuestra independencia de los partidos políticos, del Gobierno, del mundo empresarial, se corresponde con el respeto al pluralismo político, ideológico o religioso de nuestros afiliados y afiliadas asi como en la autofinanciación.
Alvaro
Siguenos en:

Imprimir esta entrada Imprimir esta entrada