LSB-USO Euskadi: M8 HONETAN AUKERA BERBERAK EXIJITZEN DITUGU

Tiempo de lectura aproximado: 4 minutos

Zorionez, Martxoaren 8 honetan badugu ospatzekorik: munduan emakumearen eskubide eta libertateetan izandako aurrerakuntza ugariak. Hala ere, LSB-USOn beste asko aldarrikatzen jarraitu behar dugu; batez ere, lan arlokoak, emakume eta gizonen arteko benetako tratu eta aukera berdintasuna lortzeko.

Ohikoa egiten zaigu, gaur egun ere, ahizpa, alaba edo lagunen bat haurdun dagoela-eta kaleratua izan dela jakitea; kategoriaz aldatzen dute, jaitsi, eta soldata eta kotizazioak ere jaitsi egiten zaizkio erditu ostean; kategoria bereko gizonei baino gutxiago ordaintzen diote edo, besterik gabe, enpresek gizonezko lankideei ordaintzen dizkieten plus batzuk aurrezten dituzte emakumeari ordaindu gabe.

Gizon eta emakumeek indarrak batu behar ditugu eta emakume izate hutsagatik eskubideak murrizten zaizkien emakume horien alde egin behar dugu; izan ere, gizonezkoen gaitasun berberak izanda, aukera berberak izan ditzaten exijitu behar dugu. Historikoki, emakumeek familiaren –seme-alaben eta adineko senideen- zaintza lanak bereganatu ditu ezer kobratu barik. Azken urteetan, lan merkatuan sartu dira, baina zaintza lanak ez dira modu orekatuan banatu: egunean, gizonezko adiskideek baino 2 ordu gehiago –hauek ere etxetik kanpo lan egiten dute- ematen dituzte etxeko lanetan.

Emakumearentzako arazo nagusia ama izatea erabakitzen duenean agertzen da. Orduan, historikoki izan den moduan umea eta familia zaintzeko arazoak izaten hasten da. Enpresen estatistiketan agerian geratzen denez, umea jaio ostean, emakumeek lan jardunaldiak murriztu egiten dituzte, eta gizonezkoek handitu egiten dute lan egindako ordu kopurua. Amatasunak oraindik ere gerarazi egiten ditu emakumeen lanbide-ibilbideak; ez baina gizonezkoenak.

Gainera, ikusten dugu sektore feminizatuetan, garbiketan esaterako, soldata-taulak askoz baxuagoak direla gizonezkoek lan egin ohi duten edozein sektoretan baino. Gehienetan, nagusiak eta tarteko agintariak gizonezkoak dira, eta haien hitzarmenetan ez da soldataren negoziazio kolektibo ona artikulatzen.

Garrantzitsua da kontuan izatea gizon eta emakumeek, biok, lan egin behar dugula baldintza berdintasun horren alde, emakume horiei esan egin behar diegula euren eskubideak exijitu behar dituztela, soldata duina jasotzea merezi dutela euren jarduera sektorea dena delakoa izanda ere, eta, ama izatea nahiz ez izatea erabakita ere, beraien lan-ibilbidea ez dela kaltetua izango eta ez duela aukeratu beharko ama izatearen edo ibilbide hori egitearen artean. Horretarako, gure aburuz, Gobernuak babes sistema bat legeztatu behar du kasu hauei aurre egin behar dieten eta eskubide hauek defendatzeko hautua egiten duten emakumeentzat, konfiantza izan dezaten ez dituztela kaleratuko edo lan ibilbidean zigortuko, legean araututako eskubide batzuk erreklamatzeagatik.

Aurten, plantillan 150 langile baino gehiago dituzten enpresek berdintasun plan bat eduki beharko dute. 2021ean 100 langile baino gehiago dituztenei egokituko zaie hori eta, 2022an, 50 langile edo gehiago dituzten guztiei. LSB-USOk enpresetako berdintasun plan horiek baliatu nahi ditugu bertan hainbat neurri erreal sartzeko: emakumeak sexuagatik diskriminatuak izateari utz diezaioten, ama izateagatik edo senideen zaintzan aritzegatik euren lan-ibilbidea eten ez dezaten, soldata baldintzak erabat berdinak izan eta pertsona independenteak izateko aukera izan dezaten eta, batez ere, libreak; eta hobekuntza horiek, emakumearen bizitza osorako, txirotasuna beheratzen lagundu dezaten ere bai.

#M8 #Martxoak8 berdintasunaren aldarrikapen-eguna dela eta, @LSB_USOEuskadi -k igandean, martxoaren 8an, #Euskadi -n egingo diren ekitaldietan parte hartzera animatzen zaituztegu:

– #Bilbo: 13: 00etan, Jesusen Bihotzetik udaletxera iritsiko den manifestazioarekin.

– #Gasteiz: 12:30 General Loma plaza/17:30 San Anton plaza

– #Donostia: 12:00 Alderdi Eder/18:00 Boulevard

LSB-USO EUSKADI EXIGE IGUALES OPORTUNIDADES EN ESTE 8M

8M DÍA INTERNACIONAL DE LA MUJER:

IGUALES CAPACIDADES, IGUALES OPORTUNIDADES

Afortunadamente, este 8 de marzo tenemos algo que celebrar: los innumerables avances en los derechos y libertades de la mujer en el mundo. No obstante, desde LSB-USO tenemos que continuar reivindicando muchos otros; sobre todo desde el ámbito laboral, para conseguir una igualdad de trato y de oportunidades real entre mujeres y hombres.

Nos sigue resultando familiar saber que alguna amiga, hermana o hija a la que despiden por estar embarazada; la degradan en su categoría, con la consiguiente bajada de salario y de las cotizaciones tras incorporarse después del parto; le pagan menos que a los hombres con la misma categoría o, simplemente, las empresas se ahorran algunos pluses que sí les pagan a sus compañeros.

Hombres y mujeres tenemos que aunar fuerzas y apoyar a esas mujeres que ven menoscabados sus derechos por el simple hecho de ser mujer, pues, teniendo iguales capacidades que los hombres, exigimos que tengan iguales oportunidades. Históricamente, las mujeres han asumido el trabajo de cuidados de la familia, descendientes y familiares mayores de forma gratuita. En los últimos años, se han incorporado al mercado de trabajo, pero las tareas de cuidados no se han repartido de forma equitativa: continúan desarrollando 2 horas más al día de trabajo doméstico que sus compañeros los hombres, que también trabajan fuera del hogar.

El principal problema para la mujer aparece cuando decide ser madre. Ahí empieza a tener problemas para cuidar del bebé y de la familia, como ha sido históricamente. Está demostrado en las estadísticas de las empresas que, tras el nacimiento del bebé, las mujeres reducen sus jornadas laborales y los hombres aumentan el número de horas trabajadas. La maternidad sigue estancando las carreras profesionales de las mujeres; no así las de los hombres.

Además, observamos cómo en los sectores feminizados, como por ejemplo la limpieza, las tablas salariales son mucho más bajas que en cualquier sector en el que trabajen mayoritariamente hombres. La mayoría de las veces, los jefes y mandos intermedios son hombres, y en sus convenios no se articula una buena negociación colectiva salarial.

Es importante tener en cuenta que ambos, hombres y mujeres, debemos trabajar por esa igualdad de condiciones, que les contemos a esas mujeres que tienen que exigir sus derechos, que son merecedoras de recibir un salario digno sea cual sea su sector de actividad, y que, tanto si deciden tener descendencia como si no, no se verá afectada su carrera profesional ni tendrá que elegir entre ser madre o poder desarrollarla. Para ello, consideramos que el Gobierno debe legislar un sistema de protección para las mujeres que se enfrenten a estos casos y opten por defender estos derechos, y que tengan la confianza de que no serán despedidas o penalizadas laboralmente por reclamar unos derechos regulados en la ley.

Este año, las empresas de más de 150 personas en plantilla deberán tener un plan de igualdad. En 2021 les corresponderá a las que tengan más de 100 y, en 2022, todas las que cuenten con 50 o más personas en plantilla. Desde LSB-USO, aprovecharemos estos planes de igualdad en las empresas para incluir medidas reales que consigan que las mujeres dejen de ser discriminadas por razón de sexo, que no vean rota su carrera profesional por el hecho de ser madre, que las condiciones salariales sean totalmente igualitarias para que puedan ser personas independientes y, sobre todo, libres; y que estas mejoras reviertan en el descenso de la pobreza de la mujer a lo largo de toda su vida.

Con motivo del #8M, día reivindicativo de la igualdad, en el sindicato os animamos a participar en los actos del domingo, 8 de marzo, en Euskadi:

-#Bilbao: 13h, con la manifestación que partirá desde Sagrado Corazón hasta llegar al Ayuntamiento.

-#Gasteiz: 12:30 General Loma plaza / 17:30 San Anton plaza

-#Donostia: 12:00 Alderdi Eder / 18:00 Boulevard

También le puede interesar:

Cargando…

LSB-USO
Siguenos en: