LSB-USO HEZKUNTZAk adierazpen gutxiago eta ekintza gehiago exijitu ditu

Tiempo de lectura aproximado: 3 minutos

Ikasturte hasieran era guztietako gorabeherak izan ditugu. Lau talde handitan bana ditzakegu gorabehera horiek: pertsonal gabezia, espazio eza eta material higieniko eta sanitario gabezia eta, horrekin batera, era guztietako antolamendu arazoak. Denok nahi dugu ikastetxeak irekitzea eta, batez ere, normaltasunez eta lasaitasunez egitea.

Hala ere, administrazioek astez aste emandako datuek diotenez, pandemia larriagotzen ari da apurka-
apurka eta, ondorioz, sor daitezkeen kutsatzeek segurtasun eza handitzen dute gizartean. Egoera honek are gehiago eragiten du hezkuntza komunitatean, bertako jarduerak dituen ezaugarriak direla eta: giza talde handiekin lan egiten da, hain zuzen ere, haur eta nerabeekin, eta espazio txiki itxietan (ikasgelak) eta denbora tarte luzeetan gauzatzen da hori guztia.

Unean-unean komeni den egia esan eta errepikatzearen poderioz, lehenengo kontraesanean erortzen da eta, azkenik, gezur biribilean. Honetara ohitu gaituzte gure administrazioek pandemiaren hasieratik, gehiago baitaude kezkatuta euren irudi publikoaz euren ardurak –arrakasta eta porrotenak- bereganatzeaz baino. Hitzekin jolas daiteke, baina ez ekintzekin. Eta horiei helduko diegu.
Irakasle eta familiek eskolara itzultzeko askotan erantzukizunpeko adierazpenak bete
behar izan dituzten bezalaxe, administrazioek ere jasoko al dute halakoren bat, non % 100ean
bermatzen den ikastetxeetako segurtasuna eta osasuna funts publikoekin lagunduta?

Azkenean, irakasleengan utzi dute antolakuntzaren ahalegin nagusiena; eurek egokitu behar izan dituzte eskura izan dituzten instalazio eta baliabideak ikastetxe bakoitzaren gaitasunaren arabera, eta borondate ona izan da lan eskerga horren sostengu. Ikusi dugu xedapen politikoen kateak Estatuko Gobernutik autonomi erkideetara lekualdatu duela erabakien pisua, eta azken horietatik ikastetxeetara. Guztiek ardura saihesten dutela dirudi, batetik bestera pasatzen dutela patata beroa.

Gauza bat da lortu ahal edo nahi dugun segurtasuna eskura ditugun baliabideekin defendatzea, beharrak hala eskatzen baitugu; eta beste gauza bat da eskolarako itzulera segurua dela esatea; izan ere, definizioz ezin da segurua izan: birus infekzioso kaltegarri bat dago solte, kutsakorra da eta, gaur egun, transmisio maila altuak ditu lurralde askotan.

Bestela, esan dezatela zergatik diren arriskutsuak 10 lagun baino gehiagoko bilkurak, baina ez egunero ikasgela batean biltzen diren dozenaka ikasleenak. Eta arduradun politiko goren batek joan den egunean adierazi zuen ikasle guztiak kutsatuko zirela eta, dedukzio soilez, irakasleak ere bai. Zer aldatu da gaur martxoaren 15arekiko?

LSB-USO Hezkuntzakoek exijitzen dugu irakaskuntza administrazioek eta ikastetxeko titularrek konpromisoa har dezatela espazio publiko eta pribatuetarako ezarri diren segurtasun eta higiene neurri berberak betetzeko. Neurri hauei buruz ari gara:

1. Ikasgela bakoitzeko ikasle kopurua ahalik eta gehien murriztea. Gutxienez, 1,5 metroko segurtasun distantzia bermatua gera dadin. Eskola saioak ez lirateke 40 minutukoak baino luzeagoak izan beharko pertsona arteko kutsatze eragina handiegia izan ez dadin, eta espazioen garbitasuna eta aireztatzea erraztu beharko litzateke. Administrazioak finantzatu beharko luke beharrezko segurtasun materiala (maskarak, gel hidroalkoholikoa, metakrilatozko pantailak, e.a.).

2. Ahalik eta azkarren, ezohikoa eta trantsiziokoa den ikasturte honetarako curriculumaren egokitzapen orokorra egin behar da.

3. Administrazioak, ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin koordinazioan, handitu egin behar ditu langile-taldeak funts publikoak erabilita. Lehenik, egungo jardunaldi partzialak borondatez zabaltzeari lehentasuna emanda.

4. Jarraitu egiten dugu esaten ikastetxeetan beharrezkoa dela erizainen presentzia, bereziki heziketa berezikoetan.

5. Irakasle zaurgarriei arreta berezia eskaini behar zaie euren osasuna arriskuan ez jartzeko eta, horretarako, beharrezkoak diren ordezkapenak egingo dira.

6. Aldizka, testak egin behar zaizkie ikastetxeko langile guztiei, Covid-19aren zabaltze isila kontrolatzeko.

7. Hezkuntza erdi-presentziala eta onlinekoa landu, beharrezko giza baliabideak eta baliabide teknikoak eskuratuz eta, horrekin batera, hori gutxieneko berme eta kalitateaz gauzatzeko oinarrizko prestakuntza eskainiz.

8. Irakasleen lan-jardunaldiaren programazioan, indarrean dagoen lan esparrua errespetatu behar da. Bereziki, online prestakuntzaren kasuan, katedra askatasunerako eta norbere intimitaterako eskubidea. Orokorrean alde batera utziko da ohiko eskolak streaming-ean eskaintzea, edo ondoren horren grabazioak eskura jartzea, borondatez eta berariaz irakaslearen baimenik gabe; eta ikasleek horiek
ikusgai izatea saihestuko da.

9. Sektoreko langileen deskonexio digitalerako eta famili kontziliaziorako eskubidea aplikatuko da.

LSB-USO Hezkuntzako kideak etengabe egongo dira ikastetxeetako langileekin harremanetan, eta ikasturte hasierako jarraipen hurbila egingo dute osasun agintarien jarraibideak bete daitezen. Horien eragingarritasuna ebaluatuko da egungo pandemia honetan sor daitezkeen agertoki desberdinetan eta egoki irizten ditugun erabakiak hartuko ditugu langileen eskubide eta interesak defendatzeko.

LSB-USO
Siguenos en: