LSB-USO osasun-langileekin gainkarga sanitarioaren aurrean

Tiempo de lectura aproximado: < 1 minuto

LSB-USO sindikatuak eta osasun langileek mobilizazioak egingo dituzte egunotan. Helburua osasun-zentroen saturazioa eta langileen gainkarga onartezina ikusaraztea eta salatzea da.

Murrizketek osasun-zerbitzu publikoa pixkanaka eta modu kezkagarrian hondatzea eragin dute: baliabide gutxiegi eta langile gutxi, ….lan-baldintza oso eskasetan itxarote-zerrendak, ……arreta zerbitzua handitzen dutenak, ….berriz ere atzeratu egiten da.

Herritarren Arretarako Federazioak egoera arriskutsua dela salatu du eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari premiazko irtenbideak eskatu dizkio. Osasun-langileek ez dute beren lana egiteko baliabiderik!!!

LSB-USO sindikatuak azaldu duenez, «Osakidetzan giza baliabideetan eta baliabide materialetan beste urte batzuetan egindako murrizketek ondorio konponezinak eragiten ari dira langileentzat, baita herritarrentzat ere».

Mobilizazioak:

Ostirala, irailak 18, Lehen Mailako Arretako zentro guztietan: 13:00etan

Ostirala, irailak 25, ospitale guztietan: 11:00etan

Urriak 3, larunbata, MANIFESTAZIOA Bilbon : 12:00etan

LSB-USO sindikatuan zurekin gaude. Zure lan-egoerari buruzko zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan 94 444 14 66 – 945 27 17 88 – 943 46 67 49 telefonoetan.

Borroka hau guztiona da: langileak eta gaixoak: denok batera!! Kalitatezko Osasun Zerbitzu Publikoaren eta osasun-langileen lan-eskubideen alde.

También le puede interesar:

Cargando…

LSB-USO
Siguenos en: