LSB-USO Euskadi sindikatuko gazteak urriaren 7an Lan Duinaren alde

Tiempo de lectura aproximado: < 1 minuto

LSB-USO sindikatuko gazteek, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Enplegu Taldearen barruan, sare sozialen kanpainan parte hartzen dute, urriaren 7a dela eta: Lan Duinaren Nazioarteko Eguna. Lagun iezaguzu zabaltzen. Kontua da gazteak kontzientziatzea enplegu bat izatea garrantzitsua dela, baina kalitatezkoa izatea are garrantzitsuagoa dela “, gaineratu du Xabier Cabrera LSB-USO Gazteriako arduradunak.

Jarraian, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan prestatu dugun kanpaina utziko dizugu:
Zer eskatzen diozu lanpostu bati? Bota #LanEgokia traolan

  • Enplegu eta etxebizitzako Emantzipa… Zer? lantaldetik gazteon aldarrikapenak batu nahi ditugu
  • COVID-19a dela gure baldintzetan atzerapausoak eman dira

Ez da berria gazteok bizi dugun prekaritate egoera, baina COVID-19a dela eta bizi dugun krisi multisektorialak are gehiago areagotu du. Enpresek pasatako zailtasunengatik ERTEak aplikatu dira, lanpostu galera eta kaleratzeak ere egon dira, administrazioak bideratutako neurrietan nahasmen handia egon da, zenbait kolektibok asko sufritu dute eta laguntzak jasotzeko oztopoak egon dira.

Errealitateak enegarren kolpea eman dio gure bizitza proiektuari. Urruti dago 2008ko krisia, baina oraindik ez ditugu ordukoaren ondorioak gailendu. Eta diseinatutako neurri batzuek ez dute lagundu. Kontua ez baita lanpostuak sortzea soilik, hauen kalitatea bermatu behar da: soldata duinak izatea, lanaldi osoak, behin-behinekotasuna pairatu gabe, ordu extrak egitea edo beltzean kobratzea normala ez izatea, etab. Kalitatezko ikuskaritza ezinbestekoa da. Orain zurea jakin nahi dugu.

Azken urteetan egin bezala, datorren urriaren 7an Lan Egokiaren Nazioarteko eguna denez Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik(EGK) eta enplegu eta etxebizitzako Emantzipa… Zer? lantaldetik lanpostu bati zer eskatzen diozun jakin nahi dugu, zein diren zure aldarrikapenak eta eskaerak. Nola? Hauexek proposatutako bideak:

  • Elkarbanatu zure mezua, irudia, bideoa edo nahi duzuna Twitter eta Instagramen #LanEgokia traola erabilita. Aipa gaitzazu (@gaztekontseilua) guk ere eskaera zabaltzeko!
  • Bidali zure ekarpena bizibaldintzak@egk.eus helbide elektronikora
LSB-USO
Siguenos en: